ARI ARI ARI, GU GARA SUKALDARI!


                                                               



                                                                                     

Jarraitzen dugu  arrainei buruz gauzak ikasten. Gaur arrain goxo bat egin dugu. Horretarako lehenego gauza izan da errezeta egitea.

        OSAGAIAK   (Gutxi gorabeherakoak, guk ez baititugu oso zorrotz neurtzen!)
- 4 arrautza.
- 400 gr. azukre
- 40gr. gurin.( gehi apur bat gehiago, moldeari barrutik igurzteko)
- 200 ml. esnegain.
- 200 ml. esne.
40gr. txokolate hauts
- Kopatxo bat “KARPI” likorea( edo Cointreau,Triple Sec,…laranja likorea, alegia)
- Mandarina (edo laranja) baten azal birrindua (madarina  laurdenaren azala edo)
- 400 gr. Irin (“indar-irina” bada, hobe).(gehi  beste apurtxo bat, moldea barrutik hautseztatzeko).
- Sobretxo bat legamin eta goilaratxo erdi bikarbonato (edo gaseosa-hauts.)
EGITEKO MODUA:
Prestaketan hasi aurretik, komeni zaigu labea berotzen jartzea; 170-180 gradutara.Lehenengo eta behin, arrautzen zuringoak  bereiztu egingo ditugu, eta ondo irabiatuko ditugu, harrotu arte.
Jarraian, gorringoak ere gehituko ditugu; bai eta azukrea, likorea, gurin urtua, esnegaina, esnea eta mandarina-azal birrindua ere. Dena ondo nahasten joango gara “barilla-irabiagailu” batekin.( nik nahiago dut eskuz, irabiagailu elektrikoz baino, baina zuek ikusi).
Aparte, irinari legamina eta bikarbonatoa nahastuko dizkiogu.( ez dago soberan aurretik irina iragazkitik pasatzea).
Segidan, apurka-apurka gehitu behar zaio irina aurretik prestatutako nahaski edo oreari barillarekin(edo irabiagailuarekin), eta ondo nahastu.
Ondoren, gurin eta irin apur batez igurtzi-hautseztatu dugun modean isuriko dugu orea, eta labera eroango dugu. 30-40 minututan prest egon litekeela esango nuke nik, beti ere suaren arabera. Ohartxo bat: berotu ahala, erdialdetik harrotzen hasten bada, beroegi dagoen seinale, eta hobe duzue sua pixka bat moteldu. Alboetatik harrotu eta erditik behean geratzen bada, berriz, su motelaren seinale; hobe duzue pixka bat bizitu.
Eginda noiz dagoen jakiteko, orratz luze edo ganibet fin bat zaztatu diezaiokezue trabesean, eta siku ateratzen bada, eginda dago; bustita edo ore apur bat itsatsita duela ateratzen bada, berriz, oraindik denbora gehixeago beharko du.
Labetik atera, eta hoztu denean, moldetik atera

Guk bizkotxoa  etxetik eginda ekarri dugu eta bakarrik apaindu eta jan egin behar izan dugu. Nahiko ezta?
Nosotros hemos traido el bizcocho hecho de casa y solamente lo hemos tenido que adornar y comerlo después. !Bastante, ¿verdad?


                                                    

0 comentarios:

Publicar un comentario