MUNDUTIK BIDAIATZEN

Atzo gelan sartzean sorpresa ikaragarria hartu genuen: maleta polit bat zegoen eta barruan gauza pilo bat. Argazki kamara, pasaportea, bidaiatzeko liburuxkak, dirua, planoak......  Hori ikusten geundela, ordenadorean gutun bat zegoela ohartu ginen.Guk ezagutzen ez dugun Mikaelak, karta bat idatzi zigun, bere burua aurkezten eta zer gertatzen zitzaion aurkezten.......






Ayer al entrar en clase nos llevamos una grata sorpresa: había una maleta super bonita y dentro un montón de cosas. Una cámara de fotos, un pasaporte, guias de viajes, dinero de diferentes países, planos..... Cuándo estábamos viendo eso, nos dimos cuenta que en el ordenador alguien llamado Mikaela, a quien no conocíamos, nos había escrito una carta presentándose y contándonos lo que le pasaba.








Kaixo lagunak:
Zuek ez nauzue ezagutzen eta nik zuek ezta ere , baina kontatuko dizuet nire istorioa.
 Ni Mikaela naiz.Frantzian bizi naiz eta oso bidaiari amorratua naiz. Munduan zehar ibili naiz jende desberdina eta leku zoragarriak ezagutzen.Londres, Atenas, Paris, Estokolmo… Oraingo honetan Euskal Herria ezagutu nahi nuen eta, A ze sorte txarra! Istripu bat izan dut eta nire etxera bueltatu behar izan dut.


Ortuellatik pasatzean zuen eskola ikusi  eta pentsatu dut: Zihur eskola honetako umeei asko gustatuko zaie mundua ezagutzea!. Ezin dudanez nire maleta majikoa etxera eraman ideia zoragarri bat izan dut. Zuen gelan uztea barruan duen guztiarekin. Erabili dezakezue gauza asko ikasteko baina mesedez, oso ondo zaindu eh!.Espero dut aprobetxagarri izatea zuen bidaietarako.
Sekretu bat: Bidaiatzeko modu desberdin asko dago. Ea kapaza zareten ahalik eta herrialde gehien ezagutzen gelatik irten gabe.

Maleta oso berezia da. Batzutan gauza ikaragarriak agertzen dira barruan.
Sendatzen naizenean nire maletaren bila bueltatuko naiz eta oso pozik jarriko naiz nire bidai-koadernoa beteta topatzen badut.
Musu handi bat guztiontzako.
                          Mikaela

Oharra:.- Noizbehinka gutunaren bat bidali nik jakiteko nondik zabiltzaten edo zerbaiterako laguntza behar duzuen. Gutuna nire maleta majikoan utzi eta nik jasoko dut,


0 comentarios:

Publicar un comentario