HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA / DIA DE LOS DERECHOS DEL NIÑO

Gaur guk ere eskolan HAURREN  ESKUBIDEEN EGUNA ospatu dugu. Gure gelara goiko eskolako 5.mailakoak , andereño Maribelen ikasleak gurera etorri dira. Pittin bat  ospatzen genuenari buruz 
hitz egin eta gero, ikasleek puxikak puztu eta bakoitzari bana oparitu dizkigute. patioan gero oso ondo pasatu dugu jolasten
Hoy nosotr@s también hemos celebrado en el cole "EL Dia INTERNACIONAL DE LOS DERECHOS DE LOS NIÑ@S". han venido a nuestra clase los alumn@s de 5.,con su andereño Maribel. Después de hablar un poco sobre lo que celebrabamos, este día y el cumple de Eleder, cada uno ha inflado un globo y nos lo ha regalo. Lo hemos pasado en grande con los globos en el patio.


«Lo único que todos los niños tienen en común son sus derechos. Todo niño tiene derecho a sobrevivir y prosperar, a recibir una educación, a no ser objeto de violencia y abusos, a participar y a ser escuchado.».
Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako haurren eskubideen aldeko dekalogoa:


DEKALOGOA


  1. Eskubide guztiak bazterkeriarik gabe jaso behar dituzte. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu, duin eta libre haz daitezen.
  3. Jaiotzetik izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  4. Gizarte Segurantza jasotzeko eskubidea, osasuntsu jaio eta haztekoa; elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea: haien egoera zehatzak eskatzen duen tratamendua, hezkuntza eta zaintza jaso behar dute.
  6. Nortasuna osoki eta orekatsu garatzeko, familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  7. Doako eta derrigorrezko hezkuntzarako eskubidea, gutxienik oinarrizko mailetan.
  8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
  9. Abandonatua eta lanean esplotatua, utzia ez izateko eta krudelkeriarik ez jasotzeko eskubidea.
  10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.




0 comentarios:

Publicar un comentario